Informazio lagungarria

Non?

AS Fabrik campusa

  • Helbidea: Olagorta kalea 26, 48014 Bilbao, Bizkaia

 

AS Fabrik-era iristeko

Kongresua Mondragon Unibertsitateko AS Fabrik campusean izango da. Eraikina Zorrotzaurreko irlan dago, eta busa eta metroa erabili daitezke bertara iristeko.

Ohar garrantzitsua: antolatzaileek bus bat antolatu dugu AS FABRIKera iristeko. Bilbon hiru geldialdi egingo ditu: San Mamesen, Plaza Eliptikoan (Moyuan), eta Udaletxean. Bertatik As Fabrikera joango da busa. Informazio gehiago bidaliko dizuegu aurrerago.

Garraio publikoa

AS Fabrik-era garraio publikoa erabiliz joan nahi baduzu, ziurrenik metroa eta bus bat hartu beharko dituzu. Deustu da metro geltoki gertuena. Bertatik, 20 minututan oinez egongo zara AS FABRIKen. Bestela, Luis Power 18 (aurre) bus geltokian A4 autobusa hartu dezakezu, kanpusean bertan utziko zaituena.

Hegaldiak

Bilbora iristeko aukerarik errazena Loiuko aireporturako hegaldiak dira, zentrotik 12 km-ra. Aireportutik Intermodal bus geltokira joan zaitezke 3247 linea hartuz (3 € balio du bidaiak). 20 minuturo irteten da aireportutik, eta beste 20 minutu inguru behar ditu Bilbora iristeko.

 

Jarraitu gaitzazu sareetan

 

#AcademicLiteracies | #HezkuntzaEraldatzen