Nazioarteko Biltzarra. Testuinguru eleanitzetan arloko alfabetatzea: ikerketa eta gelako praktika lotzen

 

 

    

Noiz?

2023ko maiatzak 18 eta 19

 

Arloko alfabetatzea eskolatze hizkuntzen osagai nagusienetako bat da (Beacco et al., 2016). Eskolatze hizkuntzak eskolan erabiltzen diren hizkuntza aldaera guztiez gainera ikasketa planeko hizkuntzak barnebiltzen ditu. Diziplina edo arlo bakoitzak ezagutza modu jakin batean sortzen du, hori dela eta arloko hizkuntza diziplina bakoitzaren baitako arau eta ohituren araberakoa da (Shanahan eta Shanahan, 2008). Diziplinetatik ezartzen dira arloko jakintzak eraikitzeko eta komunikatzeko behar diren ezaugarri linguistikoak. Hezkuntza testuinguru eleanitzetan ikasle askoren eskolatze hizkuntza ez da euren etxeko hizkuntza eta, beraz, diziplinako edukiak eta hizkuntza integratzea kontuan hartu beharreko gaia da. Gainontzean, ikasle askoren alfabetatzea osatzeke gera daiteke.

Testuinguru horretan, biltzar honen helburua da testuinguru eleanitzetako arloko alfabetatzeari buruzko ikerketa-ebidentzia berriak ekartzea. Euren lan-jardunean zein garapen profesionalean irakasleek beharko dituzten ezagutzak hobeto ulertzeko ikerketak eskainiriko jakintza biltzea oso garrantzitsua da; horregatik, biltzar honetan bildu nahi ditugu esperientzia, jatorri edota hizkuntza desberdinetako irakasle zein ikerlariak.

AUTOREENTZAT OHARRAK

Data garrantzitsuak:

  • Proposamenak bidali: 2022ko azaroaren 1etik 30era
  • Proposamenak bidaltzeko epearen luzapena: 2022ko abenduaren 16a
  • Onarpen edota atzera botatze jakinarazpena: 2023ko urtarrilaren 31
  • Aurretiazko izen-emate epea: 2023ko otsailaren 28a
  • Izen-emate arrunta: 2023ko martxoaren 1etik aurrera

FINANTZIAZIOA

Kongresu hau Espainiako Gobernuko Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantziatutako The potential of subject specific literacies to foster deeper learning in Secondary Education within the framework of Pluriliteracies Teaching for Learning (ALPHA) (PID2019-111655RA-I00) proiektuaren baitan kokatzen den egitasmoa da.

Jarraitu gaitzazu sareetan

 

#AcademicLiteracies | #HezkuntzaEraldatzen