Lanen Bidalketa

Lanen bidalketa

Arloko alfabetatzea testuinguru eleanitzetan: II. nazioarteko biltzarrera lanak bidaltzeko deialdia da. Kongresu hau testunguru eleanitzetan arloko alfabetatzea interesgai duen ikerlarientzat nazioarteko foroa da.

Kongresuaren helburua da aztertzea nola garatzen dituzten ikasleek arlo desberdinetan arrakasta akademikoa lortzeko beharrezkoak diren hizkuntza- eta alfabetatze-praktikak, bereziki Lehen eta Bigarren Hezkuntzan (gutxi gorabehera 9–16 urte bitartean, nahiz eta adin-tarte horretara mugatzen ez den). Hizkuntzaren, ikaskuntzaren eta edukien arteko harremanei buruz dugun ulermena sakontzen duten ekarpen teorikoak, enpirikoak eta metodologikoak ongi etorriak izango dira, hezkuntza-testuinguru desberdinetan.

Kongresuko gaiak

Honako gai hauek jorratzen dituzten ekarpenak jaso nahiko genituzke (zerrenda ez da itxia):

  1. Arloko alfabetatzea
    • Arloko alfabetatzearen garapena hezkuntza-etapa desberdinetan (Lehen, Bigarren eta Goi Mailako Hezkuntza).
    • Arloko alfabetatzeak eta arloko hizkuntza-praktikak.
    • Hizkuntza akademikoaren irakaskuntza eta ikaskuntza (idazmena, mintzamena, irakurmena, entzumena).
    • Testu generoak eta diskurtsoaren funtzio kognitiboak hezkuntza-testuinguruetan.
  2. Hezkuntza eleanitza eta hizkuntzaren garapena
    • Hezkuntza elebiduna eta eleanitza (adibidez, CLIL, murgiltzea, Content-Based Instruction).
    • Hizkuntzen ikaskuntza eta eskurapena testuinguru eleanitzetan.
    • Gaitasun eleanitza eta hizkuntza errepertorioak.
    • Kulturarteko gaitasuna hezkuntza testuinguru eleanitzean.
    • Jatorrizko hizkuntzen erabilerak testuinguru eleanitzetan.
  3. Hizkuntza curriculumean zehar
    • Hizkuntzaren eta edukien ikaskuntzaren integrazioa.
    • Hizkuntza akademikoa arloetan.
    • Hizkuntzarekiko pedagogia kontziente eta erantzunkorrak.
  4. Ikasgelako diskurtsoa eta praktika
    • Ikasgelako elkarrekintza eta diskurtsoa testuinguru eleanitzetan.
    • Hizkuntza akademikoak sustatzen dituzten irakaskuntza-praktikak.
    • Ebidentzian oinarritutako esku-hartzeak eta ikasgelan oinarritutako ikerketa.
  5. Irakasleak eta hezkuntza-testuinguruak
    • Irakasleen rola arloko alfabetatzea sustatzerakoan.
    • Irakasleen ezagutza, sinesmenak eta agentzia.
    • Irakasleen prestakuntza eta garapen profesionala testuinguru eleanitzetan.

Partaide bakoitzak gehienez bi proposamen bidali ahalko ditu: biak koautoretzan edota bata bakarka eta bestea koautoretzan egindakoa.

Proposamen guztiek ondoko baldintzak bete behar dituzte:

Honako egitura izatea:

  • Izenburua.
  • Egilea(k) (izen-abizenak, erakundea, posta elektronikoa).
  • Laburpena (gaia, helburua, metodologia, emaitzak eta ondorioak).
  • 3-5 hitz gako.
  • Erreferentziak.

300 hitz baino gehiago ez izatea (bibliografia gabe).

Biltzarreko email helbidera helaraztea: academic.literacies@mondragon.edu

Biltzarreko hizkuntza ingelesa izango da.

Jarraitu gaitzazu sareetan

 

#AcademicLiteracies | #HezkuntzaEraldatzen