Arloko alfabetatzea testuinguru eleanitzetan II. nazioarteko biltzarra. 2026
Noiz?
2026ko azaroaren 19 eta 20
Kongresu honen helburua da ikasgai desberdinen ikaskuntzarako beharrezkoak diren hizkuntza eta alfabetatze praktiken garapena aztertzen duten ikertzaileak biltzea. Hizkuntzaren, ikaskuntzaren eta arloaren arteko harreman konplexuak sakontzeko gunea eskaintzen du, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan arreta berezia jarriz.
Ekarpen teorikoak, enpirikoak eta metodologikoak jaso nahi ditugu, besteak beste, honako gai hauek jorratzen dituztenak: alfabetatze akademikoak eta diziplinarrak, hezkuntza eleanitza eta hizkuntza-garapena, hizkuntza curriculumean zehar, ikasgelako diskurtsoa eta praktikak, eta irakasleen rola hizkuntza aberatseko ikaskuntza-inguruneak sustatzerakoan.
Autoreentzat oharra
Data garrantzitsuak:
- Proposamenak bidali: maiatzak 4 - ekainak 26.
- Onarpen edota atzera botatze jakinarazpena: uztailak 20.
- Aurretiazko izen-emate epea: uztailak 20 - urriak 2.
- Izen-emate arrunta: urriak 3 - azaroak 18.
Finantziazioa
Kongresu hau Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua dago.

