Informazio lagungarria
Non?
BBF - BILBAO BERRIKUNTZA FAKTORIA
- Helbidea: Uribitarte Kalea, 6. 48001 Bibao, Bizkaia
Nola iritsi Bilbora?
Kongresua Mondragon Unibertsitateko Bilboko BBF campusean egingo da. Eraikina Bilboko zentroan dago, eta oso erraz iritsi daiteke BBFra oinez tren geltokitik, edo Bilbobusak edota metroak erabiliz.
TRENEZ ETORTZEKO
Tren geltokirik gertuena Abando-Indalecio Prieto da. Tren-konexioak Renferen webgunean ikusi daitezke. Abandoko tren geltokia BBFtik bost minutura dago oinez.
AUTOBUSEZ ETORTZEKO
Bilbora autobusez etorriz gero, ziurrenik Intermodalen (Bilboko autobus geltokian) utziko zaitu. Handik BBFra iristeko aukera ugari dituzu:
- Metroa: Intermodal barruan har dezakezu eta L1 edo L2 hartu (Basaurirantz doazenak) Abandon jaisteko (San Mames/Intermodaletik hiru geraleku).
- Autobusa: Bilbobusak (autobus gorriak) har ditzakezu eta BBFtik gertu jaitsi. Autobus-linea horietako batzuk hauek dira: 77, 76, 72 eta 38.
- Tranbia: tranbia San Mamesen har dezakezu Atxurirako norabidean, eta Abandon jaitsi (7 geraleku).
HEGALDIAK
Bilbora iristeko aukerarik errazena Loiuko aireporturako hegaldiak dira, zentrotik 12 km-ra. Aireportutik Moyuara (5 minutu oinez BBFra) edo Intermodal bus geltokira joan zaitezke 3247 linea hartuz (3€ balio du bidaiak). 20 minuturo irteten da aireportutik, eta beste 20 minutu inguru behar ditu Bilbora iristeko.